121. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

182/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 318/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko, eta laguntzen deialdia onetsi da 2017. urterako.

Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko landa garapenerako programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren laguntzak ematearen ondorioetarako, 2014-2020 eperako.

Programa horretako 1. neurriak “Ezagutzen eta informazioaren transferentziaren jarduerak” du izena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 14. artikulua aplikatuz. Neurri hori horizontala da programazio estrategikoaren testuinguruan eta lagungarria da EBko focus arearen landa garapenerako erlazio handi baterako eta lehentasun guztietarako, hala nola: nekazaritzari buruzko ezagutzen eta berrikuntzen transferentzia, ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea, nekazaritzari lotutako ekosistemen lehengoratzea, zaintzea eta hobetzea, baliabideen eraginkortasuna sustatzea eta landa eremuen gizarteratzea eta garapen ekonomikoa garatzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an eman 318/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezarri dira 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko. Jarduera horiek beharrezkoak dira nekazaritza arloko prestakuntza egin behar baita ustiategiak nahikoak eta lehiakorrak izan daitezen, elikagaiak seguruak eta kalitatezkoak izateko eta landa eremuei eta nekazaritzako industriaren jardunari eusteko.

Nafarroako Gobernuak, 2017ko maiatzaren 17an egin bilkuran, erabaki du 300.000 euroko gastu urte anitzekoa baimentzea, prestakuntza jarduerei laguntzea emateko, LGENF-Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan. 200.000 euro 2017ko aurrekontuen kargura ordainduko dira, eta, 100.000 euro, berriz, 2018ko aurrekontuen kargura.

Izandako esperientzia dela-eta, komenigarria da kudeaketaren zenbait alderdi aldatzea, onuradunek segurtasun juridiko handiagoa izan dezaten eta prestakuntzarako funtsen kudeaketa eraginkorragoa izan dadin. Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, behin organo eskudunak aldez aurretik diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direnez eta laguntzen araubideak indarrean jarraitzen duenez 2020ko abenduaren 31ra arte, bidezkoa da deialdi hau onestea eskaerak aurkezteko epea noiz bukatuko den ezartzeko eta eskaerak ebaluatzeko, hori dena aipatutako foru aginduarekin bat.

Ikusita foru agindu honek Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzarena dituela, eta ekitaldi honetako aurrekontuak diru erabilgarria duela.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an eman 318/2016 Foru Agindua aldatzea, foru agindu honen eranskinean jasotzen den moduan. Foru agindu horren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko.

Lehen xedapen gehigarria.–2017rako laguntzen deialdia.

1. Deialdia onesten da 2017an lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak emateko.

2. Eskaerak aurkezteko epea hamabost egunekoa izanen da 2017an, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2017an, foru agindu hau argitaratu baino lehen aurkeztutako eskaerak, 318/2016 Foru Aginduari jarraituz, lehen xedapen gehigarri honen 2. puntuan zehaztutako epean aldatu daitezke.

Bigarren xedapen gehigarria.–Aurrekontuko kredituak.

200.000 euroko gastua baimentzen da, 2017ko gastuen aurrekontuetako “Prestakuntza jarduerak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710000 71210 4400 412109 partidaren kargura, foru agindu honen ondoriozko konpromisoei heltzeko, eta 100.000 euroko gastua baimentzen da, 2018ko gastuen aurrekontuetan horretarako gaituko den “Prestakuntza jarduerak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710000 71210 4400 412109 partidaren kargura.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Errekurtsoak.

Deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Laugarren xedapen gehigarria.–Diru-laguntzen deialdiaren erregistroa.

Foru agindu hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean inskribatzeko agintzen da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko ekainaren 8an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

ERANSKINA

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an eman 318/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko

1. I. eranskineko 3. artikulua aldatzen da, onuradunei dagokiena, eta testu hau izanen du:

“3. artikulua. Onuradunak.

Laguntza hauen onuradunak izanen dira nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloan lan egiten dutenei lanbide heziketaren zerbitzuak eta trebetasunak eskuratzekoak eskaintzen dizkieten entitateak.”

2. Irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren I. eranskineko 6. artikuluko e), g) eta l) letrak aldatzen dira, entitate eskatzaileen konpromisoei dagozkienak, eta testu hau izanen dute:

“e) Behar bezalako publizitatzea Europako ikurra prestakuntza jardueretan, https://europa.eu/european-union/about-eu/symbols_es orrialdean aurkeztutako arau grafikoei jarraituz, baita inprimatutako materialetan, karteletan eta propagandan ere.

Publizitatea egiteko, gutxienez egun batean jendaurrean jarri behar da kontzesioaren eskaerarekin heldu den prestakuntza plana, aurreikusten diren ikastaro guztiak eta haiek emateko lekuak eta egunak zehazten direla, Nafarroako tokiko prentsan tiradarik handiena duten bi komunikabideetako batean gutxienez, kontzesioa jakinarazi eta 15 eguneko epean.

g) Eskaerarekin batera aurkeztutako urteko jarduketa planean emandako zenbatekoaren %80 gutxienez gauzaturik izatea.

l) Urteko jarduketa planean egiten diren aldaketak jakinaraztea 15. artikuluan ezarritako epeetan.”

3. Irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren I. eranskineko 7. artikuluko 1.c), 3), 4.b) eta 4.c) puntuak aldatzen dira, gastu eta jarduera diruz lagungarriei dagozkienak, eta testu hau izanen dute:

“1.c) Gutxienez 3 orduko iraupena duten prestakuntza jarduerak izan dira diruz lagungarriak, eta ikasletzat hartuko dira jardueraren iraupeneko ordu guztien %80ra joaten direnak. Gutxienez 8 ikaslek parte hartu behar dute ikastaroan.

3. Neurri honen esparruan, antolaketa eta administrazio gastuak eta irakaskuntza jarduerak egitekoak izanen dira diruz lagungarriak. Egozten ahal diren antolakuntzako eta administrazioko langileen gastuek (soldaten kostua eta gizarte segurantza enpresaren kargura) ez dute langileria gastuen eta antolaketaren, administrazioaren eta irakaskuntzaren gastuen baturaren %30 gaindituko. Kalkulu horretan kanpoko irakaskuntza konputatzeko, irakaslearen zenbatekoa argi bereiziko da dagokion fakturan.

Irakasleen gastuen barnean, prestakuntzari eta joan-etorriei dagozkien orduak sartuko dira. Ratioa, gehienez, 3 ordukoa izanen da, eskolako ordu bakoitzeko.

4.b) Zuzeneko beste gastu batzuk, prestakuntza jarduerei eta trebetasunak eskuratzeari zuzenean egotz dakizkiekeenak:

–Laguntza teknikoa eta hirugarrenen lanbide zerbitzuak, irakaskuntzakoak ez direnak, ikastaro bakoitzaren kostuaren %20ko mugarekin.

–Laguntza teknikoa eta hirugarrenen lanbide zerbitzuak, irakaskuntzakoak direnak, kostua, gehienez, 80 eurokoa dela eskolako ordu bakoitzeko. Kontzeptu hori argi bereizi behar da asistentzia edo zerbitzua justifikatzeko fakturan.

–Berariazko materialak erostea.

–Material didaktikoen kostua.

–Antzeko beste gastu batzuk, behar bezala identifikatu eta justifikatzen ahal direnak.

4.c) Jarduera behar bezala gauzatzeko egin beharreko bidaia eta joan-etorrien gastuak. Honako hauek barne:

–Jarduera irakatsi edo horretan parte hartzen duten langile teknikoen kilometrajea. Nafarroako “Ofizina eta bulegoak” sektorerako lan hitzarmenean finkatutako prezioan ordainduko da. Justifikatzeko, banakako joan-etorrien zerrenda aurkeztuko da, egiten dituen teknikariak eta horren nagusiak sinatua.

–Jarduera irakatsi edo horretan parte hartzen duten langile teknikoen mantenu gastuak, otorduak edo ostatu gastuak izan. Haien kostuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, teknikariak eta horren nagusiak sinatua. Gehienez ere, 180 euro ordainduko dira egunean ostatu eta otorduengatik.

–Jarduera irakatsi edo horretan parte hartzen duten langile teknikoen autobideko bidesariak. Horien egiaztagiria ere aurkeztu beharko da, teknikariak eta horren nagusiak sinatua.

–Operazio honen esparruan, halaber, diruz lagungarriak dira ikasleen gastuak, zerbitzua ematen dutenei ordaindu beharrekoak (ikastaroaren teknikari arduradunak eta horren nagusiak sinatu behar dituzte). Zerbitzu horien artean sartzen dira prestakuntza jardueretan beretan egindako bidaiak, ostatua eta horiei lotutako dietak.”

4. I. eranskineko 8. artikuluaren 2. puntua aldatzen da, laguntzen zenbatekoari eta modalitateari dagozkiena, eta testu hau izanen du:

“2. Nekazaritzaren, nekazaritzako elikagaien edo basozaintzaren sektoreetan aritzen direnen onurarako eskaintzen badira prestakuntza jarduerak, kostu hautagarrien %90ekoa izanen da laguntza, 150.000 euroko mugarekin urtero onuradun bakoitzeko (zerbitzua ematen duena).”

5. Prozeduraren instrukzioari eta kontzesioari dagokien 14. artikuluari zenbaki berria ematen zaio, baita ebazpenari dagokionari ere. Artikulu bakar batean biltzen dira (14.ean), testu honekin:

“14. Kontzesioaren eta ebazpenaren prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, 15 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Eskaera osorik dela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaerak aurkezteko epearen bukaeran dagoen informazioaren arabera.

4. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, diruz laguntzen ahal den aurrekontua hartuko da kontuan, foru agindu honen 8. artikuluan aurreikusitako muga errespetatuta.

5. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta arau honetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

6. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta esleipenaren espedientean jaso beharko da onuradunek diru-laguntzak eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

7. Ebazpen proposamena ikusita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak diru-laguntzak nori eman ebatziko du.

8. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

9. Ebazpenean diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da, eta, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi egin direla. Horien artean agertuko dira aurrekontu-baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsitakoak, 10. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutenak eta onargarritasun irizpideak betetzen ez dituztenak, 5. artikuluaren arabera.

Dena dela, konkurrentzia prozeduraren eteteko puntuan gelditzen den eskatzaileak, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik laguntzarik jasotzen ez badu, dagoen aurrekontuaren araberako laguntza eskatzen ahalko du, ebazpena jakinarazi eta 15 eguneko epean. Halakoetan, proposatutako ekintzen artean zein mantentzen diren identifikatu beharko du. Eskaera berregitean diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

10. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete beharreko baldintzak eta konpromisoak jasoko ditu.

11. Gainera, laguntza esleitzeko jakinarazpenean onuradunei adieraziko zaie neurri honek Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren babespeko diru-laguntza izan duela, besteak beste Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantzazioarekin, “Ezagutzen transferentzia eta informazio jarduerak” izeneko neurrian.

12. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da berariazko ebazpenik eman ez bada diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatzean, edo deialdiak ezarritako epean.

13. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, ebazpena espresa izanez gero, edo isiltasun administratiboz ezetsi dela ulertzen denetik aurrera, ustezko ezespena izanez gero.

6. Irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren I. eranskineko 16. artikuluaren 4. puntua aldatzen da, ordaintzeko eskaerari dagokiona, eta testu hau izanen du:

“4. Ordaintzeko eskaeretan zehaztu behar da 8. artikuluaren arabera eskatutako laguntzaren zenbatekoa, egindako gastuari aplikatutako kontzesioaren portzentajera mugatua, eta ondoko dokumentazioa aurkeztuko da:

a) Ordainketa partzialen eskaeren kasuan, egindako jarduerei buruzko informazioa eta jarduerak egiteko izandako gastuen ordainagiriak, horiek ordaintzearenak barne, eta ikasleen zerrenda eta saio bakoitzeko asistentzia-orriak, ikasleek sinatuak.

b) Azken ordainketaren eskaeraren kasuan, azken txostena edo memoria, diru-laguntzaren xedeko jarduera bete dela justifikatuko duena. Honako hau ekarriko du:

–Egindako prestakuntza jardueren zerrenda, honako hau zehaztuta: focus area, helburuak, metodoak, non eta noiz egin ziren, bertaratutakoen kopurua eta saio bakoitzeko asistentzia-orriak, ikasleek sinatuak –a) letraren arabera aurkeztu ez badira–, irakaspen orduak, praktikak, irakasleak, kurtsoaren aurrekontua.

–Gauzatutako aurrekontuaren zerrenda, jardueraren arabera zehazturik, honako hau barne: antolaketaren eta zerbitzua egitearen kostuak, parte-hartzaileen kostuak eta kurtsoengatik lortutako diru-sarrerak.

–Ikasleen zerrenda, honako hau zehazturik: NANa, izen-abizenak, jaiotze-data, prestakuntza akademikoa, bizilekua, sexua eta zer prestakuntza jardueratara joan den.”

7. Irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren I. eranskineko 18. artikuluko 2. eta 3. puntuak aldatzen dira, murriztapenei eta baztertzeei dagozkienak, eta testu hau izanen dute:

“2. Onartuak izateko 5. artikuluan aipatutako betebeharretako edozein ez betetzeak edo 6. artikuluko d), e), f), g), h), i), j) edo k) letretako konpromisoei ez eusteak ekarriko du urteko ordainketa ukatzea. 6. artikuluko b) letra ez betetzeak ekarriko du ukitutako prestakuntza ekintzari dagokion laguntzaren %100 murriztea.

3. 6. artikuluko a), c) eta m) letretako konpromisoak bete ezik, lehenengo urtean laguntza %20 murriztuko da, bigarrenean %40 eta, hirugarrenetik aurrera, %100. 6. artikuluko l) letrako konpromisoa bete ezean, laguntza baztertuko da, epe barrenean jakinarazten ez den aldaketari dagokionez.”

8. Irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren VI. eranskina aldatzen da, ordainketaren eskaerari dagokiona, eta testu hau izanen du:

VI. ERANSKINA

Ordainketaren eskaera (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1707233