1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1393/2017 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako 84 burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez, haietako 6 indarrik gabe uzten dituena. Aipatu deialdia azaroaren 25eko 2556/2013 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 25ean emandako 2556/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 84 atal, bulego eta unitate parekaturen burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2013ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.
Bada, deialdia argitaratu zenetik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura organikoek eta haren erakunde autonomoen estatutuek izan dituzten aldaketen ondorioz, burutza edo unitate parekatu hauek kendu dira:
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.
–Justiziako Langileen Bulegoa (lanpostuaren zenbakia: 6457).
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.
–Ur Baliabideen Atala (lanpostuaren zenbakia: 1825).
Garapen Ekonomikorako Departamentua.
–Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala (lanpostuaren zenbakia: 1879).
–Industria Segurtasunaren Atala (lanpostuaren zenbakia: 863).
–Informazioaren Gizartea eta Enpresa Sektoreak Sustatzeko Atala (lanpostuaren zenbakia: 9652).
Hezkuntza Departamentua.
–Zerbitzu Osagarrien Bulegoa (lanpostuaren zenbakia: 31688).
Hori guztia kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da aipatu burutzak indarrik gabe uztea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Indarrik gabe uztea hurrengo burutza edo unitate parekatuak betetzeko merezimendu lehiaketak, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako 84 burutza betetzeko deialdiari dagozkionak (azaroaren 25eko 2556/2013 Ebazpenaren bidez onetsia), haien egitura organikoetatik kendu direlako:
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.
–Justiziako Langileen Bulegoa (lanpostuaren zenbakia: 6457).
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.
–Ur Baliabideen Atala (lanpostuaren zenbakia: 1825).
Garapen Ekonomikorako Departamentua.
–Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala (lanpostuaren zenbakia: 1879).
–Industria Segurtasunaren Atala (lanpostuaren zenbakia: 863).
–Informazioaren Gizartea eta Enpresa Sektoreak Sustatzeko Atala (lanpostuaren zenbakia: 9652).
Hezkuntza Departamentua.
–Zerbitzu Osagarrien Bulegoa (lanpostuaren zenbakia: 31688).
2. Ebazpen hau Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko, Garapen Ekonomikorako Departamentuko eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiei eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1707107