2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia,
Errondoa kaleko 4an
Atarrabiako Udalak 2017ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura arruntean ezetsi zuen Maria Luisa Marcos Aquerretak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, Atarrabiako Udaleko osoko bilkurak 2016ko urtarrilaren 26an hartutako erabakiaren aurkakoa. Hain zuzen ere, Errondoa kaleko 4an oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia behin betiko onetsi zen. Aintzat hartu da, ordea, jasandako akats materialaren zuzenketa, eta alegazioa jarri duenari berari horren berri zuzenean eman zaio.
Plan bereziaren hirigintza araudia argitaratzeari ekiten zaio, eranskinean doana.
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, edo,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Atarrabian, 2017ko ekainaren 15ean.–Alkate-udalburua. Mikel Oteiza Iza.
ERANSKINA
Udal Planeko hirigintzako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1707461