121. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, 12. poligonoko UC14 unitateko 349. lurzatiaren xehetasun azterlanarena, Elkano-Ibiriku-Egues aldean.
Behin betiko onespena

Honen bidez, jakinarazten da Eguesibarko Udalak, 2017ko ekainaren 6an egin oso bilkuran, behin betiko onetsi duela 12. poligonoko UC14 unitateko 349. lurzatiaren xehetasun azterlana, Elkano-Ibiriku-Egues aldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70-2 artikuluan eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81-1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aditzera ematen da, halaber, behin betiko onespenaren aurka, egintza bereizi gisa, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko dela:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratzen den egunetik hasita.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo judizial eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsi den araudiko edukiaren aurka (eranskinean ematen baita), aurreko paragrafoan azkenik aipatutako bi errekurtsoetako bat bakarrik aurkeztu ahalko da.

Sarrigurenen, 2017ko ekainaren 14an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

ERANSKINA

12. poligonoko UC14 unitateko 349. lurzatiaren xehetasun azterlanaren aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues aldean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1707301