121. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, ikastetxeetako haur hezkuntzako 2. zikloko liburuetarako eta/edo material didaktikorako diru-laguntzak emateko deialdiarena (2017–2018 ikasturtea)

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 350670.

A) Onuradunek bete beharreko baldintzak:

a) Tuteran egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea (adingabea eta aita edo ama edo adingabekoaren tutorea, adingabearekin bizi badira), laguntza bildu bitartean. Oinarrizko gizarte zerbitzuek egiaztatuko dute, udal erroldaren bidez, eskatzaileen eta onuradunen erroldatze eta bizikidetze egoera.

b) Bere ardurapean izatea eskolara doazen adingabeak, 1. oinarrian aipatzen diren mailetariko batean.

c) Behar objektiboa izatea, baldin eta oinarri hauek zehaztutako egoera ekonomikoan badaude. Laguntza eska dezakete egoera honetan dauden ikasleen familiek: aurreko urteko errentak ez gainditzea errenta eta egoera ekonomikoa kalkulatzeko atalean ageri diren gehieneko mugak.

d) Deialdiaren xedeari dagokion faktura aurkeztea.

e) Betebeharrak oinarri hauetan xedatzen denaren arabera frogatu beharko dira, udal artxiboetan agertzen diren datuak izan ezik.

B) Xedea: deialdi honen helburua da gizarte zerbitzuen arloko diru-laguntzak ematea, banakako ebaluazioaren bidez, liburuak eta/edo material didaktikoa erosteko, hala nola fitxak, koadernotxoak, irudi orriak edo material idatzien fotokopiak, betiere Tuteran erroldaturik dauden eta bertan bizi diren ikasleentzat, kasuan kasuko ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa (1.a, 2.a edo 3.a) egiten ari badira.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloak ez dira diru-laguntzaren xede, Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Ministerioak liburuen kostu osoaren zati bat ordaintzeko laguntzak ematen baitituzte.

Diru-laguntza biztanleriaren berariazko sektore batendako da; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik egoera txarrean dauden familiendako.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tuterako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, hots, Tuterako Díaz Bravo kaleko 27an (31500), edo bienestarsocial@tudela.es helbidean eskatuta. (Telefonoa: 948826761).

D) Zenbatekoa: 3.000,00 euro. Pertsonako 50 euroko diru-laguntza eman liteke gehienez.

E) Eskabideak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 2017ko irailaren 1ean hasiko da, eta 30ean bukatuko.

Tuteran, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1707241