2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Udalaren higiezin bat Izarbeibarko Mankomunitateari lagatzea arautzen duen hitzarmena. Garesko Aloa aldeko jarduera ekonomikoen poligonoko 8.1 lurzatian dago, eta garbigunea instalatzeko da. Behin betiko onespena
Garesko Udalak, 2017ko martxoaren 16ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren higiezin bat Izarbeibarko Mankomunitateari lagatzea arautzen duen hitzarmena. Garesko Aloa aldeko jarduera ekonomikoen poligonoko 8.1 lurzatian dago, eta garbigunea instalatzeko da.
Garesko Udalak 2017ko maiatzaren 23ko osoko bilkuran behin betiko onetsirik, haren testu osoa argitaratzen da hemen, behar diren ondorioak izan ditzan.
Garesen, 2017ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEAREN ETA GARESKO UDALAREN ARTEKO HITZARMENA, GARESKO 3. POLIGONOKO 390. LURZATIA LAGATZEKO
Garesen, 2017.....(e)ko ..........aren ......(e)an.
Batzarturik:
Alde batetik, Oihan Mendo Goñi jauna, Garesko Udaleko alkatea, udalbatza egintza honetan ordezkatzeko espresuki gaitua, 2017ko martxoaren 16ko osoko bilkurako erabakiaren bidez, eta Sonia García Milton andreak, udalbatzako idazkariak, lagunduta
Beste aldetik, Sabina García Olmeda andrea, Izarbeibarko Mankomunitateko burua, 2015eko abuztuaren 22ko Batzar Nagusiak egindako izendapenaren bidez egiaztaturiko kargua eta ordezkaritza dituela
Bi aldeek legezko gaitasun osoz esku hartu dute hitzarmen hau sinatzeko eta,
Adierazi dute:
1. Garesko Udala udalerri honetako Plan Partzialeko 8.1 lurzatiko 390. finkaren jabea da (3. poligonoan dago). Fitxaren arabera, ezaugarri hauek ditu:
–8. eremu eraikigarria.
–Erabilera esleitua: erabilera anitzeko ekipamendu publiko eta pribatua.
–Eremu eraikigarriaren azalera osoa: 1.773 m².
–Eraikinaren gehieneko garaiera: 8 metro.
–Sotoak eta erdisotoak: baimenduak.
–Lurzatietako itxiturak: erantsitako krokisaren arabera.
–Beste baldintza batzuk: ekipamendu publikoaren kalifikazioa esleitu zaio.
2. Garesko Udalak erabaki du deskribatutako higiezina Izarbeibarko Mankomunitateari lagatzea, garbigunea instalatzeko. Izarbeibarko Mankomunitatea udalez gaindiko entitate publiko bat da, eta Garesko Udalak entitate horren esku utzia du etxeetako hondakinak eta/edo udal hondakinak bildu eta tratatzeko eskumena.
Hori horrela, esku hartu duten aldeek hitzarmen hau sinatu dute, deskribatutako higiezinaren erabilera lagatzeko, zehaztapen hauekin bat:
Zehaztapenak:
1. Garesko Udalak Izarbeibarko Mankomunitateari laga dio, ondorengo zehaztapenean arautzen den kontraprestazioaren truke, Garesko 3. poligonoko 390. lurzatiaren erabilera, bertan garbigunea jartzeko.
2. Erabileraren lagapenak gehienez ere 20 urte iraunen du. Une horretan erabakia osorik berrikusten ahalko da.
3. Izarbeibarko Mankomunitateak betebehar hauek onartzen ditu:
a) Lagapenak indarra izateko, garbigunea jartzea izan behar du xede.
b) Lurzatiaren erabilera Garesko Udalari itzuliko zaio erabilera hori bukatutakoan edo 5 urteko epean abian jartzen ez bada, lagapen erabakiaren sinaduratik hasita.
c) 32.117,14 euro ordaintzea, gehi toki mailako jarduera ekonomikoen esparruko Plan Partziala aldatzeko tramitazio gastuak. Aldaketa hori hasiera batean onetsi zen 2017ko martxoaren 16ko osoko bilkuran.
d) Gauzatu behar den proiektuari buruzko berariazko araudia betetzea.
e) Mankomunitateak konpromisioa hartzen du lagapena bukatutakoan finka jatorrizko egoerara itzultzeko, inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.
4. Hitzarmen honen bidez lagatzen den higiezina ezin izanen da inolaz ere osorik edo hein batean laga, ezta beste batzuei errentan eman ere, ezta aurreikusitako erabilera eman beharrean beste bat eman ere.
Eta adostasuna erakutsiz, hitzarmen hau sinatu dute goian aipatu tokian eta egunean. Horren fede ematen dut, idazkaria naizen honek.
Alkatea.
Izarbeibarko Mankomunitateko burua.
Idazkaria.
Iragarkiaren kodea: L1707329