2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Aldaketa, toki mailako jarduera ekonomikoetarako eremuko
plan partzialean (Aloa poligonoa), 3. poligonoko 390. lurzatiko gune ez eraikigarriaren determinazioei buruzkoa
(8.1 eremu eraikigarria). Hirigintzako araudia
Garesko Udalak, 2017ko maiatzaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa toki mailako jarduera ekonomikoetarako eremuko plan partzialean (Aloa poligonoa). Aldaketa, Garesko Udalak sustatua, garbigunea jartzeko, 3. poligonoko 390. lurzatiko (8.1 eremu eraikigarriko) gune ez eraikigarriaren determinazioei buruzkoa da.
Aldaketa horren behin betiko onespena 2017ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 8an, argitaraturik, jarraian agertzen da onetsitako araudia.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Garesen, 2017ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
ERANSKINA
Aldatutako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1707321