121. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, egile berrientzako 2017ko euskarazko
literatura lehiaketarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 351345.

Iruñeko Udalak “Egile berrientzako 2017ko euskarazko literatura lehiaketa” deitu du, norgehiagokako araubidea erabiliz, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan.

1.–Xedea.

Egile berrientzako 2017ko euskarazko literatura lehiaketa:

Deialdiaren helburua da saritzea egile berriek egindako literatura lanik hoberenak.

Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzean. Gaia nahierakoa da. Euskaraz idatziak egon behar dute eta jatorrizkoak eta argitarabeak izan.

2.–Sariaren modalitatea.

Sari modalitate hauek ezarri dira:

Poesia, narrazioa eta bertso-paperak (bertsolaritzaren arauei jarraikiz idatziz emandako bertsoak).

Lanen luzera honelakoa izanen da:

Poesia: lanek gutxienez 15 orri izanen dituzte, alde bakar batetik eta lerroarte bikoitzean idatziak.

Narrazioa: gutxienez 15 orri izanen dituzte, alde bakar batetik eta lerroarte bikoitzean idatziak.

Bertso-paperak: gutxienez 25 ahapaldi. (Gai bat baino gehiago jorratu daitezke, nolabaiteko batasuna dutenak. Bertsolaritzaren lege formalen arabera egin behar dira).

3.–Diru-zuzkidura.

Deialdi honek gehienez ere 13.000 euroko kontsignazioa izanen du aurrekontuetan sarientzat), eta udal aurrekontuko zenbait partida erabil daitezke gauzatzeko:

50/33500/48000.

Honako sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzean, 2. klausulan adierazi bezala:

  • Lehen saria: 2.500 euro.
  • Bigarren saria: 1.000 euro.
  • Hirugarren saria: 500 euro.

Sari horiez gain, epaimahaiak gehienez lau aipamen egin ditzake beste horrenbeste lani, kontuan hartu gabe zer modalitatetan aurkeztu diren. 250 eurokoak izanen dira eta Udalak sariak argitaratzen baditu, argitalpen horretan sartuko dira.

Sariak zenbatekoak diren, horrenbesteko atxikipena izanen dute PFEZ kontzeptu gisa.

Iruñean, 2017ko ekainaren 15ean.–Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1707339