121. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Plan Partzialeko C-2 unitatean: Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia (Trenbideko kalea, 2).
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko ekainaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-JUN-17 (15/MO).

Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia (Trenbideko kalea, 2) Plan Partzialeko C-2 unitatea aldatzeko dokumentua hasiera batean onetsi ondoan (JOB 15-11-2016) jendaurreko epea iraganik; ikusirik Iruñerriko Mankomunitateak 2017ko maiatzaren 8an eta Rosario San Martín Maquírriainek 2017ko maiatzaren 19an aurkeztutako alegazioak, eta 2017ko maiatzaren 30eko txosten teknikoei eta juridikoei jarraikiz,

ERABAKI DA:

1. Baiestea Iruñerriko Mankomunitateak 2017ko maiatzaren 8an aurkeztutako alegazioa eta, ondorioz, proposatutako aldaketaren testu bategina onestea alegazio idazkian adierazitakoa jasoz; eta ezestea Rosario San Martín Maquírriainek 2017ko maiatzaren 19an aurkeztutako alegazioa, 2017ko maiatzaren 30eko txosten tekniko eta juridikoetan jasotako argudioei jarraikiz.

2. Behin betiko onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko Plan Partzialeko C-2 unitatean aldaketa egiteko testu bategina. Xedea du exekuzio unitate bat sortzea, Trenbideko kaleko 2ko eraikinak (Iruñeko katastroko 7. poligonoko 960. lurzatian) osatua. Iruñeko Udalak sustatu du.

3. Iruñeko Udalaren aldeko eroslehentasun eta atzeraeskuratze eremu bat deklaratzea, salerosketa edo truke transmisioa egiten den kasuetarako, honako deskribapen honekin:

–Eremuaren mugarte geografikoak Iruñeko Trenbide kaleko 2. atariko erregistro unitate ezberdinak barnebiltzen ditu, Iruñeko katastroko 7. poligonoko 960. lurzatian.

–Bi urtez baliatzen ahalko da eroslehentasun eta atzeraeskuratze eskubidea, deklarazioak indarra hartzen duenetik hasita.

–Gaur egun eraikina dagoen lurzorua, ondoko espaloia zabaltzeko eta etxebizitza-erabilera kolektiboko eraikina eraikitzeko erabiliko da, eraikin hori eraitsi ostean.

4. Nafarroako Gobernuari erabaki honen berri ematea (onetsitako dokumentuaren ale batekin batera), Iruñerriko Mankomunitateari, eraikineko erregistro-finken jabeei, interesdunei, Jabetza Erregistroari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2017ko ekainaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako Plan Partziala, C-2 unitatea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1707190