2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Odietako Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko espedientea (egiturazko determinazioak), lurzoru urbanizagarria handitzeko, Gendulaingo 6. poligonoko 7. lurzatiko B azpilurzatian, Jesús Erice Aznarrek eskaturik. Behin betiko onespena
Odietako Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Odietako Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko espedientea (egiturazko determinazioak), lurzoru urbanizagarria handitzeko, Gendulaingo 6. poligonoko 7. lurzatiko B azpilurzatian, Jesús Erice Aznarrek eskaturik.
Iragarkiak argitaratu zirelarik 2016ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 1ekoan eta Udalaren iragarki oholean, espedientea jendaurreko tramitean jarri zen, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean. Epe horretan inork ez du espedientearen kontrako alegaziorik aurkeztu, ezta halakorik jaso ere.
Odietako Udalak, 2016ko irailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen gorago aipatu espedientea.
Gero, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 25eko 126E/2017 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen espedientea (0009-OT04-2016-000016).
Hori guztia ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.-1 artikuluan xedatuari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da.
Erripan (Odieta), 2017ko ekainaren 7an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.
ERANSKINA
Aldaketa puntuala Odietako Udal Plan Orokorrean lurzoru urbanizagarria handitzeko, Gendulaingo 6. poligonoko 7. lurzatiko B azpilurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1707280