2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarraian zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten:
Sustatzailea: Javier Astiz Arano. Jarduera: ahate hazkuntza modu erdi-estentsiboan. Ahateek eraikinak erabiliko dituzte, baita ondoko belardiak ere. Hazkuntza 3 lurzatitan eginen da, Txulapaingo 4. poligonoko 111., 112. eta 113. lurzatietan.
Markalain (Txulapain), 2017ko ekainaren 14an.–Zinegotzi ordezkaria, Jose Ignacio Subiza Ataun.
Iragarkiaren kodea: L1707298