121. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, 2017an euskara ikasteko diru-laguntzak
emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 351245.

Xedea: euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko diru-laguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro. Laguntza horiek aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 3350 489000 “Helduen euskalduntzea eta euskarazko entitateak”.

Laguntzak eskatzeko epea: irailaren 1etik 29ra bitartean, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.

Onuradunak: 16 urtetik goitiko pertsonak, Lizarran erroldatuak gutienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

http://www.estella-lizarra.com/upload/docs/Convocatoria%20ayudas%20aprendizaje%20Euskera%202017%20ES.pdf

Lizarran, 2017ko ekainaren 14an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1707308