121. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

APA-7 enpresa parkeko plan partziala. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak 2017ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran behin betiko onetsi zuen Hirigintzako Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa hirigintzako araudian, APA-7 enpresa parkeari dagokionez (artikuluak: 2, 2.1, 11, 16, 31, 33, 34, 35, 35.1, 36, 38 eta 39). Lizarra-Allo NA-122 errepidean kokatua dago (1995eko HAPOren S-5 sektorea). Horrekin batera onetsi zuen Udal Plan Orokorreko hirigintza-araudiaren testu bategina arlo honetan, eraikigarritasuna HPOri aplikatzean eratorritako zuzenketak txertatuz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, haren hirigintza arauak argitara ematen dira jarraian.

Lizarran, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

ERANSKINA

UPOko hirigintza-araudiaren testu bategina (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1707238