2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
5. aldaketa 2017ko aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena
2017ko aurrekontu luzatuan 5. aldaketa egiteko erabakia 2017ko apirilaren 28ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean, eta 2017ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, 2017ko maiatzaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu-gehikuntzako kapituluak:
VI. kapitulua: 93.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 93.000,00 euro.
Finantzaketa:
Aurrekontu luzatuaren soberakina: 4.631,42 euro.
Kredituetan eginiko deuseztatzeak edo beheititzeak:
II. kapitulua: 19.152,58 euro.
V. kapitulua: 69.216,00 euro.
Behititzeak, 88.368,58 euro.
Finantzaketa, guztira: 93.000,00 euro.
Castejonen, 2017ko ekainaren 14an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1707276