2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzea
Tuterako Erregistro Zibilean ezkontza zibilaren 105/2017 espedientea tramitaturik eta hura 2017ko uztailaren 7an udal egoitzatan egiteko asmoa dagoenez, udal honetako alkate Jesús Santos Perezek, ondotik ematen dena erabaki du, Alkatetzaren uztailaren 1eko 103/2017 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/2011 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.
Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi Justino Mateo Cervera eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.
Bigarrena.–Ezkontza zibil hori udal egoitzatan egiteko baimena ematea, 2017ko uztailaren 7an.
Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta interesdunei honen berri ematea.
Cabanillasen, 2017ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1706804