2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Kudeaketa-esleipena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, berdintasuneko agentearen eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda kudea dezan
Berriozarko Udalak, 2017ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:
Lehenengoa.–Berriozarko Udalak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari emandako kudeaketa-esleipena egiteko hitzarmena onestea: emakumeen eta gizonen aukera berdintasuneko agentearen eginkizunak betetzeko deialdia egin, hautaprobak burutu eta izangaien zerrenda kudeatzeko, Berriozarko Udalak behar izatean kontratatzeko.
Bigarrena.–Alkateari ahalmena ematea aipatutako hitzarmena sinatzeko, Berriozarko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.
Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan eta, bereziki, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Berriozarren, 2017ko ekainaren 8an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1707149