2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
UC-4 eremuko 5. poligonoko 155. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Alkatetzaren ekainaren 8ko 136/2017 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Beriaingo Udal Planeko UC-4 eremuko 5. poligonoko 155. katastroko lurzatiaren xehetasun azterlana, Morea karrikako 1eko jabekideek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Beriainen, 2017ko ekainaren 8an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L1707146