121. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Arau Subsidiarioen aldaketa, 3. sektorean eta U.E. 2.6 unitatean

Alkatetzaren ekainaren 5eko 40/2017 Ebazpena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen duena Antzingo Arau Subsidiarioen aldaketari buruzko araudia (3. sektorea eta U.E. 2.6 unitatea). Antzingo Udalak sustatu du.

Javier Dallo Díaz de Zerio, Antzingo Udaleko alkatea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak martxoaren 10ean emandako 334/2003 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Antzingo Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea (3. sektorea eta U.E. 2.6 unitatea), Antzingo Udalak sustaturik (2003ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 9koa).

Hori horrela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

EBATZI DUT:

Lehena.–Antzingo Arau Subsidiarioen (3. sektorea eta U.E. 2.6 unitatea) aldaketari buruzko hirigintza araudia eta gainerako agiriak argitaratzea. Antzingo Udalak sustatu du, eta martxoaren 10eko 334/2003 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Antzinen, 2017ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Zerio.

ERANSKINA

Arau Subsidiarioen aldaketa, 3. sektorean eta U.E. 2.6 unitatean(PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1707156