121. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak ekainaren 6an emandako 237/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia onetsi da Tokiko Agenda 21eko inbertsio proiektuak gauzatzeko 2017an.

NELS sareko toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onestea, Tokiko Agenda 21eko inbertsio proiektuak gauzatzeko 2017an.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 351300.

Lehena.–Onuradunak.

Onuraduna izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

Tokiko Agenda 21 organo eskudunak, udalekoak edo udalez gaindikoak, hartutako erabakiaren bidez onetsia duten Nafarroako Foru Komunitateko toki entitate bat izatea.

Nafarroako Foru Komunitateko Mankomunitateen kasuan, onuradun izan daitezke laguntza eskatzen dutenean zeinek bere Tokiko Agenda 21 onetsian sartuta dituen udalez gaindiko proiektuak burutzeko.

Bigarrena.–Xedea.

Ebazpen honen xedea da toki entitateek Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintzako planetan jasotako proiektuak edo ekintzak 2017ko ekitaldian gauzatzea sustatzeko laguntzen araubidea ezartzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Laguntza hauen oinarri arautzaileak deialdi honen eranskinetan daude eskuragarri, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Proiektu edo ekintza bakoitzerako diru-laguntzaren zenbatekoa Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalak onartutako aurrekontuaren %70ekoa izanen da, eta proiektu edo ekintza bakoitzari 10.000 euroko diru-laguntza emanen zaio gehienez. Laguntzak puntuazio-hurrenkeraren arabera emanen dira, handienetik txikienera, aurrekontu erabilgarria agortu arte.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko ekainaren 6an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1707473