1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
525/2017 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken eta laguntzen 2016-2017 ikasturterako deialdi orokorra behin-behinekoz ebazten duena.
Ikusirik Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak ikaskuntzarako beka eta laguntzen 2016-2017 ikasturteko deialdi orokorra behin-behinekoz ebazteko eman duen txostena (deialdia urriaren 20ko 371/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2016ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urriaren 31n; gero, apirilaren 24ko 371/2017 Ebazpenaren bidez aldatu zen, eta aldaketa 2017ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an), eta ebazpen horren 12.1 eta 15.1 arauetan ezarritakoa betez.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT
1. I. eranskineko ikasleei ikasketetarako bekak ematea behin-behinekoz, izan daitezkeen erreklamazioak galarazi gabe, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko, 2017ko Aurrekontuko “Irakaskuntza ertainetarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak” izeneko 410002 41140 4800 323100 partidaren kargura.
2. Bekak behin-behinekoz ukatzea II. eranskinean ageri diren ikasleei, deialdiaren baldintzak ez betetzeagatik.
3. Ikasketarako, garraiorako, jantokirako eta bizitokirako beka edo laguntzen zenbatekoak, errenta tarteen araberakoak, eta laguntza bereziei dagozkienak aipatu deialdiaren 11. arauan ezarritakoak dira.
4. Onuradunei pagatu beharreko zenbateko zehatza Nafarroako Gobernuak ematen duen laguntzari Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak ematen duen bekaren zenbatekoa kenduz lortuko da, deialdiaren 11. arauan xedaturikoarekin bat. Hori dela eta, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo/eta Eusko Jaurlaritzak bekak eman edo ukatzearen gaineko frogagiriak aurkeztu behar dira.
5. Deialdiaren 15. araua betetzearren, I. eta II. eranskinetan biltzen diren eskatzaileek esleipen irizpideak oker ezarri zaizkiela uste badute edo, inguruabar ekonomiko eta akademikoengatik, laguntza jaso duen beste izangairen batek baino eskubide gehiago dutela iruditzen bazaie, beren beka edo laguntza espedientearen berrikusketa eskatzen ahalko dute, hilabeteko epearen barnean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Eskaera Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari zuzenduko zaio. Halaber, zerbitzu horrek ofizioz ikuskatzen ahalko ditu akatsak dituzten espedienteak edo 2016-2017 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorrean xedatutakoa urratzen dutenak.
6. 2016-2017 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorreko kanpaina 2017ko irailaren 30ean bukatuko da behin betiko. Espediente edo erreklamazioren bat ondoren ebazten bada, 2017-2018 ikasturteko bekekin batean ordainduko dira.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta ebazpen honen eranskinak jendaurrean jartzea honako tokiotan:
–Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoa, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña.
–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoa, Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.
8. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari igortzea.
Iruñean, 2017ko ekainaren 16an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.
Iragarkiaren kodea: F1707474