121. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

64/2017 FORU DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Clara María Jover Hernando andrea Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko erregistratzaile izendatzen duena.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko apirilaren 18ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), 296. lehiaketa arruntaren deialdia egin zen ebazpenaren aurreko egunean Espainian hutsik zeuden Jabetzaren, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien Erregistratzaileen lanpostu guztiak betetzeko.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitatean aritu behar duten jabetza erregistratzaileak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita aipatu zuzendaritza nagusiaren 2017ko maiatzaren 30eko Ebazpena ere, 296. lehiaketa arrunta ebazten baitu.

Bidezkoa da, hortaz, jabetza erregistratzailea izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko ekainaren 21eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Clara María Jover Hernando andrea Iruñeko 1. Jabetza-erregistroko erregistratzaile izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari igortzea.

Iruñean, 2017ko ekainaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1707615