1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
55/2017 FORU DEKRETUA, ekainaren 7koa. Honen bidez Carlos Enrique Hidalgo Nieto jauna Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari izendatzen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik eta izendapen askeko sistema erabiliz, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko ekainaren 7ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Carlos Enrique Hidalgo Nieto jauna Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari izendatzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Zerga Ogasunari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko ekainaren 7an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1707125