120. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alesbesko 2. poligonoko 688., 691., 902. eta 903. lurzatien desafektazioa, haien erabilera Ganados La Cañada SLri lagatzeko. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2017ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Alesbesko udal mugarteko 2. poligonoko 688., 691., 902. eta 903. lurzatiak desafektatzea (26.501,68 m²), haien erabilera Ganados La Cañada SLri lagatzeko.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan.

Jendaurrean egon bitartean, dokumentazioa Alesbesko udaletxean aztertzen ahalko da.

Alesbesen, 2017ko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1707144