120. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Udalaren Musika Eskolako tasa akademikoak arautzen
dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2016ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Vianako Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean, eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Vianan, 2017ko martxoaren 24an.–Alkatea, Jose Luis Murguiondo Pardo.

ORDENANTZA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri dira ordenantza honetako tasak.

2. artikulua. Maila bakoitzean matrikulatutako ikasleak behartuta daude ordainarazpen hauek ordaintzera. Ordaindu beharra dagokion ikastaroko lehen klase egunera joaten den unean berean sortzen da eta zerbitzua eskatu dutenek ordaindu beharko dute.

3. artikulua. Horretarako ezarritako epeetan eginen dira inskripzioak. 1. eranskin gisa datorren agiria betez eginen da inskripzioa. Ikasturtea hasitakoan izena emanez gero, matrikula osorik ordainduko da eta ikasgaiak seihileko naturaletan.

Aitzineko ikasturtean itzulketak egin dituen orok, hurrengorako matrikula egin aurretik ordaintzeke daukana ordaindu beharko du.

4. artikulua. Tasak hiru hilabetean behin kobratuko dira, eta ez zaie zati proportzionalik itzuliko hiruhilekoan zehar baja ematen duten ikasleei. Baja eskaerak hurrengo hiruhilekoan izanen du eragina. Baja hori eman ahal izateko, udaletxean edo musika eskolan eskabide bat bete beharko da ondoren zehazten diren datak baino lehenago, ikaslearen matrikulazioaren ikasturteari dagokion urtearen barruan:

– Baja lehen hiruhilekorako: urriaren 15a baino lehen.

– Baja bigarren hiruhilekorako: urtarrilaren 15a baino lehen.

– Baja hirugarren hiruhilekorako: apirilaren 15a baino lehen.

5. artikulua. Hiruhileko bakoitzaren lehenengo hamabostaldian kobratuko dira tarifak; matrikula, aldiz, ikasturteko lehen hiruhilekoarekin batera kobratuko da.

TARIFEN ERANSKINA

LEHEN HIRUHILEKOA (iraila-abendua)

BIGARREN HIRUHILEKOA (urtarrila-martxoa)

HIRUGARREN HIRUHILEKOA (apirila-ekaina)

Matrikula

31 euro

-

-

Musika Hizkuntza

67 euro

67 euro

67 euro

Instrumetua/perkusioa.

93 euro

93 euro

93 euro

Tarifa horiek ikastaro bakoitzean eguneratuko dira Nafarroan aurreko urtean izan den Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera.

6. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan hartuko du indarra eta sortuko ditu erabateko ondorio juridikoak ikastaroaren hasierarako.

1. ERANSKINA

Matrikula eskabidea (PDFa)

Iragarkiaren kodea: L1706689