120. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2017ko ekainaren 6ko osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea aldaketa plantilla organikoan, udaltzain izateko lanpostuen sarbidea aldatzeko, egun aurreikusita dagoen oposizio-lehiaketa izatetik geroan oposizioa izatera pasatzeko, hain zuzen ere.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta interesdun guztiek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten. Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Sarrigurenen, 2017ko ekainaren 8an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1707115