120. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

17/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, “José Lázaro Galdiano” ediziorako sarirako deialdia egiten duena, 2017an.

Martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, “José Lázaro Galdiano” ediziorako saria sortu zen, bakarra eta urtero eginen dena.

Foru Dekretu hori betetzeko, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuak proposatu du aipatu sarirako deialdia egitea 2017an, eta haren oinarri arautzaileak onestea.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. “José Lázaro Galdiano” ediziorako sarirako deialdia egiten da 2017an, eta hura emateko oinarri arautzaileak onesten dira.

2. 3.000 euroko gastua baimentzea “José Lázaro Galdiano” ediziorako saria emateko, 2017. urteko gastuen aurrekontuko “José Lázaro Galdiano saria” izeneko B10004 B1210 4709 921100 partidaren kargura.

3. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Argitalpen Atalari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 5ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

OINARRIAK

1.–Sariaren xedea.

Bakarra izanen den eta urtero eginen den sari honek José Lázaro Galdiano nafar zenari agur eta ohore egin nahi dio. Horretarako, haren nortasunaren alderdi guztiak kontuan hartuz, arte liburu baten edizioaren kalitatea sarituko da, liburua esanahirik zabalenean ulerturik.

2.–Aurrekontua eta zenbatekoa.

Saria, 3.000 eurokoa, Nafarroako Gobernuaren (Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua) 2017. urteko gastuen aurrekontuko “Lázaro Galdiano saria” izeneko B 10004 B1210 4709 921100 kontu-sailaren kargura finantzatuko da.

3.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Editoreak, enpresak edo pertsona juridikoak izaten ahalko dira sari honetarako hautagai, 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, edozein hizkuntzatan, arte liburuak, esanahirik zabalenean ulerturik, argitaratu badituzte, zabalkunderako legezko betekizunak bete badituzte eta 2016. urteko lege gordailua eta ISBNa (International Standard Book Number) baldin badituzte.

Berrargitalpenak lehiaketatik kanpo gelditzen dira. Alabaina, kontuan hartzen ahalko dira, aurreko argitalpenarekin edo argitalpenekin alderaturik, merezi duen funtsezko hobekuntza edo aldaketaren bat ekarri badute.

4.–Eskaeren aurkezpena.

4.1. Lehiaketan parte hartzeko eskaerak oinarri hauetako eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

4.2. Eskaera Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Atalera igorri beharko da, eta bertan adieraziko da “José Lázaro Galdiano ediziorako saria, 2017” izeneko deialdirako dela.

4.3. Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea 2017ko irailaren 15ean bukatuko da, 14:00etan.

5.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Editoreek hiru lanekin parte har dezakete, gehienez. Horietako bakoitzeko, honako hau aurkeztu behar dute:

a) Aurkeztutako lanaren ale bat.

b) Lehen argitalpenarekiko hobekuntzak edo aldaketak ekarri dituzten berrargitalpenen kasuan, lehen argitalpeneko ale bat.

c) Lanaren azalpen laburra gaztelaniaz edo euskaraz: argudioa eta edizioaren ezaugarri teknikoak.

6.–Tramitazioa.

6.1. Eskaerak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Atalak tramitatuko ditu.

6.2. Eskaerak epaimahai batek baloratuko ditu. Epaimahaiko burua Nafarroako Gobernuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia izanen da eta mahaikideak, honako hauek:

–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Argitalpen Ataleko burua.

–Lázaro Galdiano Fundazioaren ordezkari bat.

–Beireko Udalaren ordezkari bat.

–Arteko eta/edo diseinu grafikoko bi aditu: Manuel Ortuño Armas eta Juan Antonio Yeves Andrés.

Epaimahaiak liburuaren argitalpenean sartzen diren elementu formal guztiak ebaluatuko ditu, kalitatearen irizpidea lehenetsiz. Haren irizpena loteslea izanen da eta saria eman gabe uzten ahalko du.

Epaimahaiak saria emateko proposamena Nafarroako Gobernuko lehendakariari igorriko dio.

Nafarroako Gobernuak emanen du saria, zehazten diren tokian eta egunean eman ere.

Lan irabazlea Nafarroako Liburutegiko funts bibliografikoan geldituko da.

Saritzen ez diren lanak editoreen eskura egonen dira, eta haiek hartzen ahalko dituzte, 2017ko abenduaren 31 baino lehen. Jaso ezean, Nafarroako Liburutegi Nagusiko funts bibliografikoan sartuko dira.

7.–Errekurtsoak.

Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1706887