120. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Alkatetzaren eta hautetsien ordainsariak

Azkoiengo Udalak, 2017ko ekainaren 6an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

“Ikusirik Azkoiengo Udaleko Alkatetzaren proposamena, udalkideek kontratazio mahaietan egoteategatik jaso beharreko ordainsarien ingurukoa.

Arlo hori arautzen duen Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75.bis eta 75.ter artikuluetan xedatuari jarraikiz, bilkuran bertaratukoek aho batez erabaki dute:

1. 35 euroko ordainsaria ezartzea kide diren kontratazio mahaietan benetan egoteagatik.

2. Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5 artikulua betetzeko”.

Azkoienen, 2017ko ekainaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1707137