2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Aldaketa, Minusbaliatuen txartelak edukitzeko ordenantzan. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2017ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Minusbaliatuen txartelak edukitzeko ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Minusbaliatuen txartelak edukitzeko ordenantzan egin aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Azkoienen, 2017ko ekainaren 8an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1706982