120. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan bereziarekin bat Damaso Zabalza kaleko 1eko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko ekainaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-JUN-17 (4/CU).

“Ikusirik Osoko Bilkurak hartutako PLE-21-FEB-17 (4/CU) erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Damaso Zabalza kaleko 1eko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, aurreikusten duena eraikinaren beheko solairuan dagoen lokalaren eraikitako 7,84 m²-ko okupazioa (5,94 m² erabilgarri) eta ikusirik, orobat, espedienteko txostenak, eta bat etorririk 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluarekin eta ondokoekin, eta tramite honi dagokionez Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 16. eta 17. artikuluekin. Erabaki da:

1.–Damaso Zabalza kaleko eraikineko 1eko Plan Bereziaren onespenak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatz hau eta haien titularrena hasiera batean onestea:

FINKA

JABEAK

HELBIDEA

KOKALEKUA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

1

Ana María Pilar Abadía Velasco

Baiona zeharkalea, 3, 4. H

491. lurzatia,

4. poligonoa

7,84 m²

2.–Erabaki hau jakinaraztea ukitutako titularrari eta jendaurrean jartzea zerrenda hau Iruñeko Udalaren iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo eskuragarritasunaren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.”

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 eta 45.1 artikuluetako a) atalean eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2017ko ekainaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1706997