2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
San Gregorio karrikako 21eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2017ko ekainaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 01-JUN-17 (3/CU).
Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko otsailaren 14an harturiko JOB 14-FEB-17 (9/UV) erabakia, hasiera batean onesteko San Gregorio karrikako 21eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, desjabetzearen onuraduna eraikinaren jabeen elkartea izanik. Gainera, espedientea jendaurrean egon da iragarkia paratuta 2017ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 8an, eta hemengo prentsan. Jendaurreko aldi horretan ez da alegaziorik aurkeztu, eta jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 22.2.c) artikuluan nahiz aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatuari, erabaki da:
1.–Behin betiko onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, San Gregorio karrikako 21eko eraikinean.
2.–Deklaratzea onura publikokoa eta nahitaezkoa dela San Gregorio karrikako 21ean beheko solairuan dagoen lokalaren 5,15 m²-ren okupazioa; beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, eraikin horretako jabeen elkartearen alde diharduen administrazio gisa.
3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ale bat Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentura (Etxebizitza Zerbitzua) igortzea.”
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 eta 45.1 artikuluetako a) atalean eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.
Iruñean, 2017ko ekainaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1706996