120. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Hirigintza-jarduketen tasak arautzen dituen ordenantza.
Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2017ko martxoaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirigintza-jarduketen tasak arautzen dituen Udalaren ordenantza fiskala.

Aipatu onespena 2017ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 7an. Jendaurreko epean ez zen alegaziorik egin eta, hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Muetzen, 2017ko maiatzaren 26an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

HIRIGINTZA-JARDUKETEN TASAK ARAUTZEN DITUEN UDALAREN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hirigintza-jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zerga-egitatea, eraikingintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

Zerga-egitatea da, halaber, kasuan kasuko Udalaren jarduera teknikoa edo administratiboa, subjektu pasiboari era berezian ukipena edo onura egiten diona eta beharrezkoa dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean planeamendu orokorrari eta garapenari eta kudeaketari eta urbanizazioari dagokienez aurreikusitako tresnak tramitatzeko.

3 artikulua. Tasa eskatzen duten hirigintza-jarduketek aurretiazko lizentziaren menpeko egintzak dituzte xede, edo ondoko kontrolaren menpekoak, lizentzia eskatu beharrean aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ordaindu beharra

4. artikulua. 1. Honako hauek daude salbuetsita tasak ordaintzetik obren lizentzia emateagatik edo erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren menpeko obrak egindakoan kontrolatzeagatik:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, betiere Gesalazko Udala kide bada, bai eta haien helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

2. Tasa hauek direla medio Telefónica de España SAU enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

5. artikulua. Sortzapena. Tasa lizentzia eskatzen denean sortuko da edo, kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean.

6. artikulua. Atzera egitea edo erretiratzea. Lizentzien eskatzaileek atzera egin dezakete, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Era berean, lizentzia ematea beharrezkoa ez denetan, interesdunek beren erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa erretiratzen ahal dute.

Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen edo erantzukizunpeko adierazpenarekin edo aurretiazko komunikazioarekin adostasuna egon baino lehen egiten bada atzera, interesdunak lizentzian atzera egiteko edo jakinarazpena erretiratzeko tasa ordaindu beharko du, kasua zein den.

Lizentzia eman eta gero edo erantzukizunpeko adierazpenarekin edo aurretiazko komunikazioarekin adostasuna eman ondoren egiten bada atzera, interesdunak ordaindu beharko ditu obren lizentzia emateko edo aurretiazko komunikazioa egiteko tasa nahiz atzera egitekoa edo erretiratzekoa.

7. artikulua. Eskakizunak. Lizentziaren eskaera bat tramitatzean edo erantzukizunpeko adierazpena egiaztatzean, udal arkitektoak eskatzen badu aurkeztutako jatorrizko proiektua edo memoria aldatzeko, txosten tekniko osagarriak ere sortzapena izanen du, ordenantza honen eranskinean jasotzen den tarifarekin bat.

Subjektu pasiboa

8. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin eta hirigintza-jarduketa bat egitea eskatu, aitortu edo adierazten badute edo egindako hirigintza-jarduketengatik edo emandako lizentziengatik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian aurreikusitako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

9. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Tributuen administrazioak dagokion likidazioa eginen du, interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera.

11. artikulua. Obrak burututakoan, administrazioak behin betiko likidazioa eginen du, zergadunak aurkeztutako obra bukaerako ziurtagiriaren arabera edo udal arkitektoak egindako balorazio teknikoaren arabera, obra bukaerako ziurtagiria aurkeztea beharrezkoa ez denetan.

Arau-hauste eta zehapenak

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Azken xedapena.–Ordenantza honek indarra hartuko du bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

1.1. Lizentziak.

1.1.1. Lizentzia laburtua: 12,00 euro.

1.1.2. Obra lizentziak:

–Obra gauzatzeko aurrekontua. 0 eurotik 3.000 eurora: 47,00 euro.

–3.000 eurotik 15.000 eurora: 78,00 euro.

–15.000 eurotik 30.000 euro bitarte: 145,00 euro.

–30.000 eurotik 60.000 euro bitarte: 195,00 euro.

–60.000 eurotik 150.000 eurora: 245,00 euro.

–150.000 eurotik 300.000 eurora: 335,00 euro.

–300.000 eurotik 600.000 eurora: 490,00 euro.

–600.000 eurotik 1.500.000 eurora: 610,00 euro.

–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 17,00 euro.

–Ingurumena babestearen inguruko tramitazioa, gehigarria: 85,00 euro.

1.1.3. Lurzatitzeko-banantzeko lizentzia.

–85,00 euro.

–Planoa prestatuta: 145,00 euro.

1.1.4. Zatik. horizontala egiteko lizentzia-baimena.

–85,00 euro.

1.3. Aurretiazko ikuskapeneko baimenak eta lizentziak

1.3.1. Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak:

Obra gauzatzeko aurrekontua 0 eurotik 60.000 eurora: 145,00 euro.

–60.000 eurotik 150.000 eurora: 200,00 euro.

–150.000 eurotik 300.000 eurora: 256,00 euro.

–300.000 eurotik 600.000 eurora: 310,00 euro.

–600.000 eurotik 1.500.000 eurora: 390,00 euro.

–100.000 euro edo haren zatiki bat goititzen den aldiro: 12,00 euro.

Urbanizazio lotetsia egiaztatzeko osagarria: 56,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1706654