2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Hiri jarduketako plan berezia San Colombar poligonoko 5. eta 6. sailetan. Hasierako onespena
2017ko ekainaren 8an Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Hiri jarduketako plan berezia Funesko San Colombar industrialdeako 5. eta 6. sailetako hiri lurzoru finkatuaren eremuan, Funesko Udalak sustatua eta maiatzaren 27an Urban Abogados eta AG arquitectos-ek idatzia, zeinaren xedea da beharrezkoak diren hirigintza-eragiketak egitea egungo bideetan eta bide erreserban jarduketa industrial bat ezarri ahal izateko eremu libreen oreka kaltetu gabe. Halaber, zuzentzen da errealitatearen eta planeamenduaren arteko disfuntzioa, San Colombar alderdiaren industrialdeko 2. unitatearen barne dagoen hiri lurzoru finkatuaren eremuko 786-787 lurzatien erabilerari dagokionez.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoari jarrituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era.
Funesen, 2017ko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1707000