120. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

279/2017 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, administrazioarekiko 111/2017 auzi-errekurtsoari dagokion espediente administratiboa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea agintzen duena. Errekurtsoa “Erregerena” izeneko mendian (3. mendia Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoan) Esteribarko eta Baztango udal mugarteen mugatze jurisdikzional partziala onetsi zuen urtarrilaren 11ko 4/2017 Foru Dekretuaren kontra jarri zuten Baztango eta Esteribarko Udalek, prozedura arruntean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2017ko maiatzaren 19ko idazki baten bidez, behar den espediente administratiboa eta dagozkion dokumentuen aurkibidea igortzeko eskatu du. Idazkia 2017ko maiatzaren 30ean sartu zen Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea urtarrilaren 11ko 4/2017 Foru Dekretuari dagokion espediente administratiboa. Aipatu dekretuaren bidez, Esteribarko eta Baztango udal mugarteen mugatze jurisdikzional partziala onetsi zen “Erregerena” izeneko mendian (3. mendia Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoan).

2. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitara etorri eta, bidezkoa bada, errekurtso horietan demandatu gisa ager daitezen, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea 44. artikuluari loturik.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta aditzera ematea jakinaraztea ez dagoela Lege Prozesalaren III. kapituluan prozesuak metatzeko aurreikusten diren kasuetan sar litekeen beste auzi-administrazioarekiko errekurtsoren berri.

Iruñean, 2017ko ekainaren 16an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1707400