120. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZ

Ordenantza, Elorzko Kontzejuaren titulartasuneko herri-lurren adjudikazioa, erabilera eta aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Elorzko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko ekainaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Elorzko Kontzejuaren titulartasuneko herri-lurren adjudikazioa, erabilera eta aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan agertuko da, behar den bezala, eta hilabetean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, Kontzejuko Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Elortzen, 2017ko ekainaren 8an.–Kontzejuko burua, Enrique Rodrigo Benito.

Iragarkiaren kodea: L1707005