2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Aurrekontuko 5/2017 aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2017ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
5/2017 ALDAKETA
Kreditu berezia
IV. kapitulua: 455,00 euro.
Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.
Corellan, 2017ko ekainaren 9an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L1707151