2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Laburpena, euskara ikasteko diru-laguntzen 2017ko deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 350337.
Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko ekainaren 2an egin bilkuran, onetsi zituen euskara ikasteko diru-laguntzen 2017ko deialdiaren oinarriak.
Lehena.–Onuradunak.
Euskara ikasteko diru-laguntza jaso dezakete hurrengo baldintzak betetzen dituztenek:
a) 16 urtetik goitikoa izatea.
b) Baztanen erroldatua egotea, urtebeteko antzinatasunarekin, eta diru-laguntzaren xede den jarduerak irauten duen bitartean.
c) Zerga betebeharrak eta/edo Gizarte Segurantzarenak eguneratuak izatea, eta zorrik ez izatea Baztango Udalarekin.
d) Euskaltegi bateko ikastaroren batean matrikulaturik egotea 2016-2017 ikasturtean (2016ko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra) eta matrikula ordaindu izana.
e) Euskaltegiak frogatzea gutxienez ere ikastaroaren %80ko aprobetxamendua izan dela. Autoikaskuntza programa batean ikasten dutenek ere ziurtagiri hori aurkeztu beharko dute.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da diru-laguntzen kontzesioa arautzea, Baztango bizilagunak izanik euskara ikastaroren bat egiten ari direnei.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus/euskara-ikasteko-diru-laguntza-deialdia-2017koa/
Laugarrena.–Zenbatekoa.
–Laguntzak 2017ko aurrekontuko diru-laguntzen partidaren kargura finantzatuko dira, euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia. Partidak 3.000 euro ditu.
–Laguntzak eskatzean, lehentasuna izanen dute langabetuek eta 12 urtetik beherako seme-alabaren bat dutenek, horrela ulerturik: dagokien diru-laguntza %50 handiagoa izanen da beste eskatzaileei ematen zaiena baino.
–Aurrekontuetan aurreikusitako zenbatekoa, epean eta moduan entregatu diren eskaeren artean banatuko da, deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte.
–Dena dela, diru-laguntzen onuradunek ezin izanen dute 500 euro baino gehiago jaso deialdi bakoitzean.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 2017ko irailaren 4tik 29ra bitartekoa da (14:00ak arte).
Baztanen, 2017ko ekainaren 2an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1707080