120. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetan 2017-2018 ikasturterako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean aldaketa onestea Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetan 2017-2018 ikasturterako.

Hasierako onespen hori 2017ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an, baita Barañaingo Udaleko ediktuen taulan ere, eta horrekin jendaurreko epea ireki zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita, inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean heldu diren determinazioei jarraikiz, Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetan eginiko aldaketa behin betiko onetsitzat hartzen da, eranskinean agertzen den bezala.

ERANSKINA

Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoak
2017-2018 ikasturterako

–Musika Eskolako ikasleak:

Erroldatuak:

–Matrikula: 415 euro.

–Bigarren musika tresna: 296 euro.

–5 urte: 129 euro.

–6 urte: 200.

Erroldatu gabeak:

–Matrikula: 624 euro.

–Bigarren musika tresna: 475 euro.

–5 urte: 234 euro.

–6 urte: 362.

Soilik musika tresnen taldea egiten duten ikasleak:

–Ordubete astean: 123 euro.

–2 ordu astean: 246 euro.

–3 ordu astean: 370 euro.

Gela alokatzeko:

–Egun bakoitzeko 2 ordu bitarte: 81 euro.

–Egun bakoitzeko 2tik 3 ordu bitarte: 102 euro.

–Egun bakoitzeko 3tik 4 ordu bitarte: 136 euro.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2017ko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1706978