120. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Galdioko UNC-2 unitatearen xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Allingo Udaleko alkate udalburuak, Eduardo Martinicorena Mortalek, Alkatetzaren 2017ko urtarrilaren 9ko 38. Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Galdioko UNC-2 unitatearen xehetasun azterlana, Villanueva Fernandez teknikariak prestatua eta Jon Echávarri Arzak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie; epe horretan, nahi duenak aztertzeko modua izanen du, baita egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkezteko ere.

Amillaon, 2017ko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1707141