2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
2017ko ekitaldiko karga-tasak
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Udalak, 2016ko abenduaren 28ko osoko bilkuran eta bertaratu guztiak bat etorririk, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,40 izanen da.
2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,60 izanen da.
3.–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
4.–Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %3 izanen da.
5.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, %3ko portzentajea aplikatuko da, aldi guztietarako, eta %15eko karga-tasa bakarra ere bai.
Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Beraskoainen, 2016ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, José Luis Larrea Cenoz.
Iragarkiaren kodea: L1700170