2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
2017ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena
Beraskoaingo Udalak, 2016ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2017eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Beraskoainen, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.
Iragarkiaren kodea: L1700169