2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
2017ko aurrekontuan aldaketak egiteko laugarren espedientea. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketa batzuk, kreditu bereziaren eta kreditu-gehigarriaren bidezkoak, Zizur Nagusiko Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Zizur Nagusian, 2017ko apirilaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1705170