12. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 189/2015 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 189/2015 prozesuan enbargo-dekretua eman da 2016ko urriaren 10ean, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Mayastek Gipuzkoa SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko abenduaren 7an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1613985