12. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 635/2015 prozedura

Iruñean, 2016ko abenduaren 12an.

María Mercedes San Martín Cidriain andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegi honetan 635/2015 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da 2016ko urriaren 19an, eta haren kopia interesdunen eskura dago bulego judizial honetan.

Eta Zoila Torres Garcíari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2016ko abenduaren 12an.–Justizia Administrazioaren letradua, Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1614007