12. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Alkatetza beste baten esku uztea

2016ko abenduaren 23an, Alkatetzak ondoko dekretua eman du:

“2016ko abenduaren 30etik 2017ko urtarrilaren 7ra arte, biak barne, herritik kanpo izanen naizenez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezteko.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoa ikusirik, eta eman zaizkidan ahalmenak erabiliz:

DEKRETATU DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eginkizunak Olga Ábrego Jiménez alkateordearen esku uztea, 2016ko abenduaren 20etik 2017ko urtarrilaren 7ra bitarte ari dadin, biak barne, legeak ezartzen dituen mugak kontuan hartuz, betiere.

2. Dekretu honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, eta ukitutako zinegotziari jakinaraztea. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, dekretuak indarra sinatu eta biharamunetik aitzina izanen badu ere.”

Miranda Argan, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1700185