12. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Udal ordenantza, Hezkuntza, kultura, kirol, gizarte, berdintasun eta gazteriaren esparruetako jardueretara joateko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Longidako Udalak, 2016ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hezkuntza, kultura, kirol, gizarte, berdintasun eta gazteriaren esparruetako jardueretara joateko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza (2016ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, Nafarroako Toki Araubidea Gaurkotzeari buruzko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzeko agindu da.

Longidan, 2016ko azaroaren 28an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

ORDENANTZA, HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL, GIZARTE, BERDINTASUN ETA GAZTERIAREN ESPARRUETAKO JARDUERETARA JOATEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

Krisi ekonomikoak eragina izan du Longidako biztanleen sektore batean eta horren ondorioz familia kopuru garrantzitsu batek ezin du Udalak antolatzen dituen jardueretan parte hartu, bitartekorik ez duelako.

Administrazio publikoek ezin dute inola ere onartu ondasun eta zerbitzu publikoak erabiltzerakoan biztanleen artean ezberdintasunik izatea.

Ordenantza honen bitartez baliabide gutxiago dituzten familiei erraztasunak eman nahi zaizkie, haien kideek gainerako herritarren baldintza berberetan parte har dezaten udal jardueretan.

Xedea

Xedea da familiei laguntzak emateko araubidea ezartzea, Udalak kirol, kultura, euskara, hezkuntza, berdintasun eta gazteriaren esparruetan antolatzen dituen zerbitzuak berdintasunez erabil ditzaten.

Harrera programetako haurrei dagokienez, Udalaren helburua da herrialde eta nazionalitate ezberdinen arteko elkartasuna bultzatzea, gure herriko familiek beste egoera sozioekonomiko baten bizi diren pertsonak har ditzaten.

Murriztu edo diruz lagunduko diren alderdiak

1. Longidako Udalak eta Udalarekin hitzarmena duten tokiko klub edo elkarteek berdintasunaren eta gazteriaren esparruetan antolatzen dituzten ikastaroetan izena ematea eta/edo jardueretan matrikulatzea.

2. Harrera programetako haurrak, Longidako familietan: pertsona bakoitzeko jarduera bat egiteko diru-laguntza eskaera bakarra onartuko da.

Tasak eta/edo diru-laguntzak murrizteko sistema

1. Soilik erroldatutako pertsonentzat eta Longidako Udalak eta/edo harekin hitzarmena duten entitateek antolatutako jarduerak egiten badituzte.

2. Udalak eta herriko elkarteek antolatutako udal programazioei eragiten die.

3. Murrizketak eta/edo diru-laguntzak:

–Inskripzioa eta/edo matrikula, berdintasunaren, gazteriaren eta abarren esparruetako ikastaroetan: kontu-sail ekonomiko bat zehaztu da, proportzionalki hainbanatuko dena, Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik igorritako ehunekoen arabera: kostuaren %50 gehienez (irizpideen arabera), salbu eta Gazteriaren alorrak berezitzat jotzen dituen kasuetan (%80 gehienez, maila “Oso handia”).

–Harrera programetako haurrak (jarduerak egiteko nahiz instalazioak erabiltzeko): eskatu duten familia guztien artean hainbanatu beharreko kontu-sail ekonomikoa, haur kopuruaren arabera. Gehienez ere 300 euroko kontu-saila esleitu da (Berdintasunaren alorra).

Irizpideak: murrizketa zehaztuko dutenak, Itzagako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak zehaztuko ditu eta hauek izanen dira:

Bi alderdi hartuko dira kontuan, profesional eskudunak baloratu beharko dituenak ezarritako gehieneko murrizketa kontuan hartuz. Kasu bakoitzaren araberako murrizketaren portzentajea bi irizpideen araberakoa izanen da: irizpide ekonomikoa eta gizarte faktoreen irizpidea.

a) Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

1.–Erroldaren eta bizikidetzaren ziurtagiria.

2.–NANa/Pasaportea.

3.–Familia liburua.

4.–Alokairu kontratua eta/edo alokairuaren edo hipotekaren ordainagiria, kasuaren arabera.

5.–Eskatu aurreko 4 hilabeteetan familia-unitateak izan dituen diru-sarrera guztien (nominak, pentsioak, sariak etab.) frogagiria.

6.–Banantzeari edo dibortzioari buruzko hitzarmen arauemailea edo epaia.

b) Baremoa:

“Familia-unitateko” kide guztien diru-sarrera gordinak hartuko dira kontuan (lansariak, gizarte-laguntzak, pentsioak, prestazioak, alokairuaren azpierrentamendua eta abar), eta horiei kenduko zaizkie etxebizitzaren gastuak (alokairua edo hipoteka), familia-unitateko kideen kopuruarekin zatituko da eta emaitza 30en artean zatituko.

Emaitza, guztira, 12 baino gehiago bada, txostena ez da aldekoa izanen, eta 12 edo gutxiago bada, aldekoa izanen da.

X =

Diru-sarrera gordinak hilean - Etxebizitza gastuak hilean (1)

= 30

Familiako kideen kopurua

–X bada 10 baino txikiagoa, diru-laguntzaren %50 gehienez (beharraren gradua: handia edo oso handia).

–X bada 10 eta 11 artekoa, diru-laguntzaren %40 gehienez (beharraren gradua: ertaina).

–X bada 11 eta 12 artekoa, diru-laguntzaren %25 gehienez (beharraren gradua: txikia).

(1) Oharra: etxebizitza gastutzat soilik alokairuaren edo hipotekaren kuotak hartuko dira kontuan, gehienez ere hilean 500 euroko zenbatekoarekin. Ez dira kontuan hartuko horniduren eta bestelakoen gastuak.

Metodologia

Bai 2016an bai hurrengo urteetan, ekintza horietarako ezarriko den kontu-saila mugatua izanen da.

Eskaerak egiteko epea:

1. Jardueren kasuan: maiatzetik irailera (inskripzioen datekin bat eginen du). Gerakinik gelditzen bada, proposamenak onartuko dira.

2. Harrera programetako haurren kasuan: dagokion urteko irailera arte.

Banatzeko proportzionaltasuna Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ezarritako irizpideei jarraituz ezarriko da eta 4 behar-graduren araberakoa izanen da:

–Oso handia: gehienez ere %80ko diru-laguntza, erroldatuendako tasaren gainean, soilik Gazteriaren alorrak aplikatu ahal duena, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen txostenaren arabera.

–Handia: gehienez ere %50eko diru-laguntza, erroldatuendako tasaren gainean.

–Ertaina: gehienez ere %40ko diru-laguntza, erroldatuendako tasaren gainean.

–Txikia: gehienez ere %25eko diru-laguntza, erroldatuendako tasaren gainean.

Inoiz ere ez zaio horrelako diru-laguntzarik emanen udal honekiko betebeharrak ordainduta ez dituenari.

Laguntza ekonomikoa eskatzeko eta onesteko prozedura:

a) Eskabidearen diseinua. Lau zati izanen ditu:

1. Tutorea identifikatzeko datuak bilduko ditu eta baita inskribatutako pertsona edo entitatearenak ere.

2. Eskatzen den jarduera edo zerbitzua ezarriko da.

3. Oinarrizko gizarte zerbitzuaren analisia beteko da, dagokion kontzesio ekonomikoa zehazten duena.

b) Eskabidea betetzea interesdunendako.

c) Alor bakoitzak bere aurrekontuko kontu-saila kudeatuko du (Gazteria, Kultura edo Kirola) eta dagokion batzordeari pasako dio. Betiere, kontuan hartuko da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen txostena.

d) Jarduera programatu duen alorrak jakinaraziko dio erabakia erabiltzaileari.

e) Eskabideei erantzuteko 30 eguneko epea egonen da.

f) Kontzesioak egin eta aurrekontuan kontu-sailik gelditzen bada, alor bakoitzak urte horretako azaroaren 30era arte epez kanpo aurkezten diren eskabideak aztertuko ditu.

g) Kirol ikastaroetarako inskripzioen kasuan, bi epetan zatituko da ordainketa (%50-azaroa; %50-otsaila).

h) Jardueraren kuota ordainduko da diru-laguntza eman aurretik.

i) Esleitutako kontu-saila mugatua da; hortaz, eskatzaileen artean hainbanatuko da, banaketa ekitatiboa izan dadin ahaleginduz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta ukitutako alorren irizpideen arabera.

Aurrekontuko kontu-saila (2016)

Atal hauek jaso behar ditu, banan-banan aztertuta:

–Gizarte, berdintasun eta gazteriaren alorretako ikastaroetarako inskripzioa eta/edo matrikula:

  • Gazteria: 1.000,00 euro.
  • Bestelakoak: 700,00 euro.

–Harrera programetako haurrak (jardueak egiteko nahiz instalazioetara sartzeko): 300,00 euro.

–Guztira: 2.000,00 euro.

Ondorengo ekitaldiei dagokienez, ekitaldi bakoitzeko aurrekontuan zehaztuko dira kontu-sailak, arestian aipatutako atal horietarako.

Iragarkiaren kodea: L1613505