12. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

3 eta 4. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015. urtetik luzatutako 2016ko aurrekontuko 3. eta 4. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2016ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

03/2016 aldaketa aurrekontuan

Gastuen “Inbertsioak” izeneko 6. kapituluan, kontu-sail hau sortu da: 1- 1602-63201 “Hobekuntza lanak hondakin uren araztegian”, 70.738,80 eurokoa

Diru-sarreren 7. kapituluan, 77000 kontu-saila sortu da, zenbateko berekoa.

04/2016 aldaketa aurrekontuan

“Inbertsioak” izeneko 6. kapituluan, kontu-sail hau sortu da: “Zerbitzarirako armairua”, 1.580,96 eurokoa; eta beste kontu-sail hauek murriztu dira:

–1 9201 4820000 kontu-saila, “Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziorako kuotak” izenekoa, 1.200 eurokoa izanik 629,24 euroan murriztu eta 570,76 eurokoa izanen dena.

–1 9201 22502 kontu-saila, “Ebroko Ur Konfederazioa”, 1.000 eurokoa izanik 951,72 euroan murriztu eta 48,28 eurokoa izanen dena.

Lerinen, 2016ko abenduaren 23an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1700181