12. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

2017ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, plantilla organikoa eta karga-tasak eta tasak. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2016ko abenduaren 16an egin osoko bilkura berezian, ondokoa erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea entitate honen 2017ko aurrekontu orokorra nahiz hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean edukitzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala.

2. Entitatearen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea hasiera batean, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19 eta 20. artikuluetan eta 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3. 2017ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Getze Galarren, 2017ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1700180