12. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA abenduaren 28ko 27/2016 Foru Legean. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Jokoaren gaineko Tributuak arautu ziren.

Nafarroako Foru Komunitatean Jokoaren gaineko Tributuak arautzen dituen abenduaren 28ko 27/2016 Foru Legean akats bat atzeman da (Foru Legea 2016ko abenduaren 31ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Horrenbestez, ondoko zuzenketa hau egin da:

12. artikuluan, 1. idatz-zatian, honako hau dio:

“1. Oro har, zozketen eta tonbolen jokorako karga-tasa 100eko 12 izanen da.”

Honako hau behar du:

“1. Oro har, zozketen eta tonbolen jokorako karga-tasa 100eko 15 izanen da.”

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 2an.–Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza.

Iragarkiaren kodea: F1700047