1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak ekainaren 5ean emandako 229/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, “Ikastetxe publikoentzako laguntzak, egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei arreta emateko 2017-2018 ikasturtean” deialdia onetsi da.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 349964.
Lehena.–Onuradunak.
Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoak.
Bigarrena.
Deialdi honen xedea da egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe publikoei diru-laguntza bat ematea, haien eskolatzea errazteko eta behar duten materiala faltako ez zaiela bermatzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak dira.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
150.600 euro gehienez.
Iruñean, 2017ko ekainaren 5ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
Iragarkiaren kodea: F1706927