1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak ekainaren 2an emandako 223/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez diru-laguntza deialdi bat onetsi da desgaitasunari lotutako hezkuntza premia bereziak dituzten adingabeen (3 eta 18 urte bitartekoak) familientzat, oporraldian, hau da, 2017ko ekainaren 26tik irailaren 8ra arte, biak barne, hala administrazio publikoek nola irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek antolatzen dituzten hezkuntza jardueretan izena eman eta parte hartzeagatik sortzen zaizkien gastuak ordaintzen laguntzeko.
Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 349963.
Lehena.–Onuradunak.
Desgaitasunari loturiko hezkuntza premia bereziak dituzten adingabeak, zehazki, 2017ko abenduaren 31n hiru urtetik hemezortzi urte bitarteko adinean daudenak.
Bigarrena.
Deialdi honen xedea da eskola-adinean dauden adingabeak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzea, oporraldian, hau da, 2017ko ekainaren 26tik irailaren 8ra arte, biak barne, hala administrazio publikoek nola irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek antolatzen dituzten udako hezkuntza jardueretan izena eman eta parte hartzeagatik sortzen zaizkien gastuak ordaintzen laguntzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak dira.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
30.000 euroko gastua, gehienez.
Iruñean, 2017ko ekainaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
Iragarkiaren kodea: F1706926